Kale-argiteriaren kablea lapurtu dute Lazkaoko kalean
LAZKAO // Lazkao Txiki Plazaren atzeko kale berrian eta Hiribarren industriguneko eremu batean, kale argiteriako kablea ostu dute, kobrea lortzeko. Lurreko konexioaren haria da eraman dutena. Astelehenean konturatu ziren udal zerbitzuak falta zela. Ino...
LAZKAO // Lazkao Txiki Plazaren atzeko kale berrian eta Hiribarren industriguneko eremu batean, kale argiteriako kablea ostu dute, kobrea lortzeko. Lurreko konexioaren haria da eraman dutena. Astelehenean konturatu ziren udal zerbitzuak falta zela. Inork ez du salatu edo ikusi lapurreta noiz egina izan daitekeen. Bestetik, Barandiaran kiroldegiko goiko kirol kantxa estaltzen duen sarearen egitura konpontzen herenegun hasi zen udala. Urtarrilaren 7an hondoratu ziren metalezko habexkak, elurtearen pisuagatik.