Euskara ikasteko doakotasun eskubidea aldarrikatu dute Maizpiden
Lazkaoko Maizpide euskaltegiko ikasleek eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten, atzo arratsean. Euskara denontzat doan goiburupean, ikastetxearen atariko eskaileretan elkartu ziren. Kontseiluak 2017an abiarazi zuen kanpainarekin bat egin dute: Euskal Herrian, euskara ikasi nahi duten guztiek, ikasketa hori doan izan behar dutela eskatu dute. “Euskara ikasteko eta ezagutzeko eskubidea denontzat berdina izatea nahi dugu”, esan dute ikasleek eta irakasleek.