Goierri garaiko dendariek erakusleihoak paper beltzez estali dituzte
Goierri garaiko merkatari gehienek erakusleihoak paper beltzez estali dituzte, herriak dendarik gabe nola geldituko liratekeen irudikatzeko eta erosketak herrietan egitera bultzatzeko. Kanpaina hau BiTartean eta Ilinti merkatari elkarteek eta Merkataritza
Goierri garaiko merkatari gehienek erakusleihoak paper beltzez estali dituzte, herriak dendarik gabe nola geldituko liratekeen irudikatzeko eta erosketak herrietan egitera bultzatzeko.
Kanpaina hau BiTartean eta Ilinti merkatari elkarteek eta Merkataritza Bulego Teknikoak bultzatu dute, eta elkarteetako kide ez diren merkatariei ere parte hartzea eskaini zaie.
Erakusleihoak gaurtik astelehen eguerdira bitartean egongo dira estalita. Gainera, gauez ez dituzte erakusleihoetako argiak piztuko eta kontzientziazio kartelak jarri dituzte:?Salgai, Hau al da nahi duzuna?, Gu bagoaz… Ostalariek ez dituzte leihoak estali, asteburuan baitute lan gehien, baina kartelak jarri dituzte.
Astelehen eguerdian erakusleihoak desestaliko dituzte eta beraiengan konfiantza duten bezeroei zuzendutako esker oneko mezuak jarriko dituzte: Herrian bizi, herrian erosi, Batak bestearen beharra dugu, Bizitza ematen diogu herriari…
Azkenaldian hainbat dendarik Merkataritza Bulego Teknikora jo dute, egungo «egoera kritikoaz» kezkatuta. Merkataritzako Bulego Teknikoko Maria Pavonek dendariak kezkatuta daudela dio. «Merkatari askok egoera kritikoa bizi dutela esan digute eta denda kopuruak behera egin du azken urteetan. Hori dela eta, gure herriak dendarik gabe nola geldituko liratekeen irudikatu nahi dugu».
Merkatari gehienak parte hartzen ari dira kanpaina honetan. «BiTartean eta Ilinti elkarteetako merkatari guztiak parte hartzen ari dira. Elkarteetako kide ez direnei ere gonbita luzatu diegu eta ondo erantzun dute. Legazpin, Urretxun eta Zumarragan baino hobeto. Legazpin 110 merkatari, ostalari eta zerbitzu bulego parte hartzen ari dira eta Urretxun eta Zumarragan 170».