Izarbe eta Kakuetara asteburuko txangoa dute Lazkaotik
LAZKAO // Amalur elkarteak eta ikastolak asteburuko egonaldia egingo dute, Zuberoako Pirinioetan. Bihar Itzalatik 06:00etan irten, eta Belaguatik Izarbera (1.559m) igoko dira. Arratsaldean Kakuetako arroilera joango dira. Gotaine-Iribarne herrian, ater...
LAZKAO // Amalur elkarteak eta ikastolak asteburuko egonaldia egingo dute, Zuberoako Pirinioetan. Bihar Itzalatik 06:00etan irten, eta Belaguatik Izarbera (1.559m) igoko dira. Arratsaldean Kakuetako arroilera joango dira. Gotaine-Iribarne herrian, aterpetxe bihurturik XIX. mendeko jauregi batean lo egin, eta igandean Holtzarteko zintzurreko zubia gurutzatuko dute.