Mendiak emandako bizipoza
Hamar urte bete ditu Goierriko Mendizale Beteranoak taldeak, eta Euskal Herriko mendizale erretiratuekin batera ospatu nahi dute urteurrena
“Bizipoz izugarria da guretzat. Eguraldi txarragatik irteerarik gabe geratzen bagara, hutsunea sentitzen da”
Koldo Auzmendi (Mendizalea)“Hasi berria naiz ni. Oso ondo nabil, oso-oso gustura. Irteera bakoitza oso ondo antolatzen dute”
Gurutze Iraola (Mendizalea) Astearte, asteazken edo ostegunetan egiten dute irteera, eguraldiaren arabera. “Bizipoz izugarria da guretzat. Askotan, eguraldi txarragatik mendi irteerarik gabe geratzen bagara, hutsunea izaten da aste horretan”, aitortu du Auzmendik. Iritzi berekoa da Mujika ere: “Pertsonalki, taldeak asko eman dit: batetik, lagun giroa; bestetik, Euskal Herria ezagutzeko aukera. Hain txikia izanda, zein gutxi ezagutzen dugun gure herria!”. Araba jarri dute horren adibide. “Harritu egin gaitu”. Emakume bakarrak hartu zuen parte Goierriko Mendizale Beteranoak taldearen lehenengo zeharkaldian, eta asko hazi da kopurua. Gurutze Iraola iaz hasi zen taldean, eta “oso gustura” dabil. “Hasiberria naiz ni. Hiru bat irteera egin nituen iaz, eta gehientsuenak egiten ari naiz orain. Oso ondo nabil, oso-oso gustura. Oso ondo antolatzen dute irteera bakoitza”. Karmele Barandiaran, berriz, 2012an iritsi zen taldera, aurre-erretiroa hartu zuenean, Nafarroako bira bukatzear zegoela: “Oso-oso gustura nabil; lagun berriak egiteko eta Euskal Herria ezagutzeko modua da hau. Zenbat mendi eta herri ezagutu ditudan talde honi esker, antolaketa lanetan dabiltzanei esker!”. Barandiaranek nabarmendu duenez, Goierriko Mendizale Beteranoak taldeak badu beste ezaugarri on bat ere: “Elkarrekin hasi eta elkarrekin bukatzen dugu ibilaldia. Nahiz eta batzuek besteek baino azkarrago joateko aukera duten, elkarri itxaroten diogu beti. Norbaitek gelditu beharra badauka, aurrekoei abisatzen die. Garrantzitsua da bakoitza bere erritmoan ibiltzea”. Hain zuzen ere, Mujikaren ustez, horixe izan da taldearen arrakastaren gakoa: denak batera abiatzea eta helmugara denak batera iristea: “Pazientzia edukitzea da gakoa; zain egotea”.“Pertsonalki, asko eman dit taldeak: batetik, lagun giroa, eta bestetik Euskal Herria ezagutzeko aukera”
Juanjo Mujika (Mendizalea)“Elkarrekin hasi eta bukatzen dugu ibilbidea. Garrantzitsua da bakoitza bere erritmoan ibiltzea”
Karmele Barandiaran (Mendizalea) Teknologia berriak Goierriko mendizale beteranoak abilak dira teknologia berriak erabiltzen. “Hasi ginenean, ibilbide guztiak ez zeuden GR gisa markatuta, eta GPSarekin hasi behar izan genuen; beste aurkikuntza bat izan zen hori”, azaldu du Auzmendik. “Horren laguntzaz, leku gutxitan ibili gara galduta, eta nahiko ondo moldatu izan gara”. Auzmendik adierazi du lauzpabost meteorologia agentziaren webguneak aztertzen dituztela irteeraren eguna aukeratzeko ere. “Astebete lehenago hasten gara eguraldia aztertzen, eta zeremonia izaten da hori ere! Askotan, meteorologia agentziak ez dira bat etortzen iragarpena egitean. Gehienak ez dira ondo ibiltzen hego haizearen joerarekin”. Ardurak ondo banatuta dituzte. “Horrelako talde batek funtzionatuko badu, lanak banatu egin behar dira”. Autobusa antolatzeko, bazkaltzeko lekua lortzeko, bazkalondoren kafea eta bestelakoak hartzeko, dirua biltzeko, argazkietarako, trackak egiteko… 8-12 bat lagun arduratzen dira antolaketaz.Mendizale Beteranoen I. Topaketa, prest
Euskal Herriko beste mendi taldeetako erretiratuekin batera, ekainaren 26, 27 edo 28an Euskal Herriko Mendizale Beteranoen I. Topaketa egingo dute Aralarren —azken astean zehaztuko dute eguna—; 280 bat mendizale elkartuko direla espero dute. Guardetxetik, Larraiztik, Goierriko Eskolatik eta Lizarrustitik abiatu, eta Oiduiko saroian elkartuko dira, 13:30ean. Erromeria egingo dute 15:00etan, eta 16:30ean itzuliko dira Lizarrustira.