Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatu dituzte Urretxu-Zumarragan
Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatu eta haien askatasuna eskatzeko bilkura egin zuten atzo, Urretxu-Zumarragan. Dozenaka lagun bildu ziren Areizaga-Kalebarren plazan, epaitutako gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazteko, Altsasukoak Aske eta
Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatu eta haien askatasuna eskatzeko bilkura egin zuten atzo, Urretxu-Zumarragan. Dozenaka lagun bildu ziren Areizaga-Kalebarren plazan, epaitutako gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazteko, Altsasukoak Aske eta Justizia lemak zeramatzan pankartarekin. Horrekin batera, ekainaren 16an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.