Aritz Urrak irabazi du Anoetako junior mailako lasterketa
LAZKAO // Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldeko Aritz Urra lazkaotarrak irabazi zuen, igandean, Anoetako (Gipuzkoa) 35. Oiartzabalen Omenezkoa. Junior txirrindularien proba zen, 95 kilometrokoa. 14 ziklistako multzoan iritsi, eta esprintean...
LAZKAO // Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldeko Aritz Urra lazkaotarrak irabazi zuen, igandean, Anoetako (Gipuzkoa) 35. Oiartzabalen Omenezkoa. Junior txirrindularien proba zen, 95 kilometrokoa. 14 ziklistako multzoan iritsi, eta esprintean irabazi zuen Urrak (2:17:00 ordu). Bigarren Xabier Isasa (Bellota-Goierri) eta hirugarren Aitor Larrañaga (Donosti Berri) izan dira. Taldekakoa ere Ampok irabazi du.