‘Altsasukoak Aske!’ lemapean, pasa den ostiralean Ordizian egindako elkarretaratzea. // A. Vierbücher
Altsasuko gazteen kontrako auzian, zigorra jaso arren oraindik aske zeuden lau gazteak atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak. Horietako bat, Aratz Urrizola, Ordizian atxilotu dute, Ikaslanen lanean ari zela. Lekukoek Hitzari azaldu diotenez “zirkua” montatu dute, eta tentsio uneren bat edo beste ere izan da atxiloketen momentuan.