![Mikel_Aiestaran](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/06/Mikel_Aiestaran.jpg)
Mikel Aiestaran kazetari beasaindarrak
Las cenizas del califato liburua argitaratu berri du. Gaurtik aurrera salgai izango da liburu dendetan. Aiestaranek urteak daramatza ekialde erdian kazetari lanak egiten. Iazko irailean, Manu Leginetxe Katedra nazioarteko saria jaso zuen, bere kazetaritza lanagatik.
Estatu Islamiarrak Mosul (Irak) hiria hartu zuenetik 2014an eta “kalifatua” deitu zioten ezarri zuten aginte sistemari. 2017an Irakeko ejertzitoak Mosul eta Estatu Islamiarraren esku zeuden beste hainbat hiri berreskuratu zituen. Baina hiru urte horietan zehar, Daesh-ek hainbat herri eta hiri suntsitu zituen, eta bertako biztanleek haietara itzuli ezinda jarraitzen dute oraindik. Horretaz guztiaz hitz egiten du Aiestaranek liburuan.