Txapagaineko bikotea dominak lepoan dituztela
Gogor ari dira Ordiziako Txapagain pilota taldeko pilotariak. Oraingo honetan, alebin mailako bikoteetako bat Euskadiko txapeldun izendatu dute. Aratz Otaegi eta Ioritz Zarrabeitia dira Euskadiko txapeldun eskuz binakako errendimenduan. Arabako ordezkarien aurka maiatzaren 27an jokatu zuten Arrasateko Uarkape pilotalekuan eta Ordiziakoak 18-5 gailendu zitzaizkien.