Urretxu-Zumarragako Haur eta Guraso Taldeak festa egingo du Aginagan
Urretxu eta Zumarragako Haur eta Gurasoen Taldeak Familien Festa egingo du igande honetan Aginaga auzoan. 11:00etatik 13:00etara haurrek adinen arabera banatuta jolastuko dute eta 13:00etatik 14:00etara denek elkarrekin. Ondoren, paella
Urretxu eta Zumarragako Haur eta Gurasoen Taldeak Familien Festa egingo du igande honetan Aginaga auzoan. 11:00etatik 13:00etara haurrek adinen arabera banatuta jolastuko dute eta 13:00etatik 14:00etara denek elkarrekin. Ondoren, paella jana egingo dute.
Talde hau haurrentzat eta gurasoentzat topaleku bat lortzeko sortu da. Igandekoa beraien lehen ekitaldia da. «0-6 urteko haurren gurasoei beraientzat toki egokirik ez dagoela iruditzen zaigu. Eguraldi txarra egiten duenean tabernetara edo pilotalekura joan beharra dugu eta ez dira haur txikiekin egoteko leku egokiak. Lokal bat behar dela uste dugu», aipatu du Ander Kerejetak.
Dagoeneko udalekin elkartu dira. «Udalei gure proposamena gustatu zaie. Leku egokirik ez dagoela onartu dute eta gaia landuko dutela agindu digute. Ea udalen bitartez lokal bat lortzen dugun».
Bertan ekintza asko antolatu daitezkeela uste du. «Sormen tailerrak egin daitezke, heziketa gaiak landu… Lokala familia guztiei zabalik egongo litzateke eta euskara izango luke ardatz. Haurrek eskolatik kanpo ere euskaraz egiteko balioko luke. Eta gurasoak elkartzeko».
Donostiako Intxaurrondo auzoan (Intxaurgune) eta Aretxabaletan (Kukumiku kultur elkartea), besteak beste, halako lokalak daude.