Julita mertzeriak Josiz ekitaldia antolatu du biharko
Bihar (larunbata) puntua eta kakorratz lanak kalean egiteko mundu mailako eguna ospatuko dute geriatrikoan, Julita mertzeriak antolatuta. 17:00etatik 19:00etara, adin guztietako herritarrek puntu eta kakorratz lanak elkarrekin egingo dituzte. Gainera,
Bihar (larunbata) puntua eta kakorratz lanak kalean egiteko mundu mailako eguna ospatuko dute geriatrikoan, Julita mertzeriak antolatuta. 17:00etatik 19:00etara, adin guztietako herritarrek puntu eta kakorratz lanak elkarrekin egingo dituzte. Gainera, musika eta merienda egongo dira eta parte hartzaileen artean 50 euroko bi bonu zozkatuko dituzte. Ekintza honek Zumarragako Udalaren, BiTartean elkartearen eta Matia fundazioaren babesa eta Urretxuko Udalaren laguntza du.