Kontakizun laburrak eta Tenpora taldea gaur, Ordizian
Ordiziako Kimetz elkarteak antolatutako 24. kontakizun laburren lehiaketako sariak banatuko dituzte gaur. Azken urteetako ohiturria jarraituz, musikaz lagundutako ekitaldia izango da. Tenpora taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du. Asier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Elene Arandia (ahotsa) eta Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa) dira taldea osatzen duten bost musikariak. Saioa 22:00etan hasiko da, Ordiziako Barrena jauregian.