Jose Migel Santamaria eta Maite Peña, hitzarmena sinatu zuten unean.
Ordiziako adinekoen San Jose egoitza Kabia foru erakunde autonomoaren barruan sartu da. Ordiziakoarekin, zortzi dira erakundean dauden egoitza gipuzkoarrak. Honaino iristeko tramitea “luzea” izan dela adierazi du Ordiziako Udalak, “baina xehetasun guztiak lotuta gero, hilabete honetatik aurrera, indarrean dago egoitzaren kudeaketa berrirako aldaketa”. Hitzarmena, azto, osteguna sinatu zuten Donostian, Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuak eta Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak. Ordiziako egoitzak 73 egoiliar eta 60 langile ditu.