Jolasak izan dituzte goizean Alkartasuna lizeoko ikasleek
Ikasturte amaierako festa dute gaur egun osoan zehar Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Gernika pasealekuko pilotalekuan hasi dute festa 11:00eak inguruan, puzgarriekin eta jolasekin; saskibaloi txapelketa jokatu dute ondoren, eta bazkaria etorri da gero, Loinazko San Martin plazaren azpian. Bazkalondoa musika festarekin, dantzaokearekin eta Andoni disko jartzailearen saioarekin alaituko dute.