Aspacek festarekin ospatu du Urretxun daramatzan lau hamarkadak
Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Aspaceren festa hartu du gaur eguerditik aurrera. Pintxoak eta sagardoa, globoak eta txapak eta ikastetxeetako haurrentzako saskigintza tailerra izan dira ardatza, giro paregabearekin batera. Motordun aulkiak probatzeko
Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Aspaceren festa hartu du gaur eguerditik aurrera. Pintxoak eta sagardoa, globoak eta txapak eta ikastetxeetako haurrentzako saskigintza tailerra izan dira ardatza, giro paregabearekin batera. Motordun aulkiak probatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek. Aspacek Urretxun daramatzan 40 urteak ospatzea eta herritarrein aldetik urte guzti hauetan izan duten laguntza eta begirunea eskertzea izan da aitzakia
Aspacek duela 40 urte ireki zuen Urretxun egoitza. garun paralisia dutenei zerbitzua emateko. Hasieran haurrel eta helduek erabiltzen zuten zerbitzua, baina 1982tik helduak bakarrik daude. Eguneko zentro gisa funtzionatzen du.