Errugbi eguna Altamiran hasi da, taldeen arteko partidekin
Urte batzuetako etenaldiaren ondoren, Ordizia Rugby elkarteak ohitura berreskuratu eta denboraldiaren amaiera festa batekin ospatuko du. Gaur da eguna, Ordiziako errugbi eguna.
Altamira estadioan hasi da festa goizeko 10:00ak inguruan, taldeko partidekin eta 12:00etan nesken taldeak Gironako talde baten aurka jokatuko duen partidarekin. Errugbi egunak pilotalekuan du jarraipena, 14:30eko bazkariarekin. Bazkalondoan, 17:30a aldera, elkarteak sariak banatuko ditu bere jokalarien artean.