Ikastola egunarekin amaituko ditu Haztegik bere 50. urteurreneko ospakizunak
Gaurko festarekin emango dio amaiera Legazpiko Haztegi ikastolak bere 50. urteurrenaren ospakizunari. Ikasturte amaieratan egin ohi duen moduan, aurten ere Ikastola eguna antolatu dute eta gaurkoa da aukeratutako data.
Goizean hasi da festa eta iluntzera arteko ekintzak hartuko ditu, ikastetxe bertako komunitateari, hau da, ikasle, irakasle, langile eta gurasoei zuzenduta. Euskal Herria plaza eta Azoka dira festaguneak.