Odei Lopezek irabazi du Legorretako apustu bertsotua
Legorretako Herri Antzokia jendez gainezka zela, atzo iluntzean gauzatu zen Imanol Iruarriz eta Odei Lopezen arteko apustu bertsotua. Bi kirolariak nor baino nor aritu ziren pisua jasotzen, tartean Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsotan aritu zirela batari ala besteari animoak ematen. Norgehiagoka Odei Lopez legorretarrak irabazi zuen, pisu jaurtitzailea bera. Iruarriz, berriz, ordiziarra eta errugbi jokalaria da.
Ikuskizunerako sarrerekin eta ondoren egin zen afariarekin bildutako dirua Legorretatik Mundura gobernuz kanpoko erakunderako izango da, Hondurasko La Nora kolonian martxan duen proiektua laguntzeko.