Gaur bi proba jokatu dira Otsaurten eta herrigunean, eta biharko beste bat dago antolatuta
Mapa eta iparrorratza eskuetan, balizak aurkitzeko ibilbidea prestatzen
GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, hiru orientazio proba egingo dira asteburuan zehar Zegama-Otsaurte artean, Euskal Herria, Katalunia, Asturias, Gaztela eta Frantziako kirolari onenen parte hartzearekin, 300dik gora lagun guztira.
Gaur goizean hasi da orientazio asteburu hau. Distantzia ertaineko aldapa beherako proba egin da lehenik Beundako lepotik abiatu eta Otsaurteko lepoan amaituz. Arratsaldeko proba, berriz, herrigunean egin dute, esprint modalitatekoa.
Bihar, berriz, dinstantzia luzeko proba egingo dute, Otsaurteko lepoan. 08:30ean irekiko dute Otsaurteko lehiaketa gunea, 09:30ean lehen parte hartzailea abiatuko da, 12:00etan azken parte hartzailea irtengo da eta 14:00etan sari banaketa ekitaldia egingo dute, bi egunetako denboren batura egin ondoren.
Hona hemen arratsaldeko esprint proban ateratako argazkiak: