Ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizatzeko erakusketa zabalik dago Ordizian
Herritarrak ikusmen murriztua duten pertsonengana hurbiltzeko asmoarekin antolatu dute Ikusmen murriztua bizi ezazu erakusketa, Ordiziako Barrena kultur etxean. Egoera horri buruzko informazioa ezezik, ikusmen murriztuarekin ikustea ahalbidetuko da. Erakusketa, Begisarek, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkarteak antolatu du, Ordiziako Udalaren laguntzarekin eta , ekainaren 22a arte egongo da zabalik.
Ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezgutza ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila desberdinetan adierazi daitekeelako. Arazo hori ez dutenak gaiaren inguruan sentsibilizatzeko helburua du Begisare elkarteak antolatutako erakusketak.
Espaniar estatuan 980.000 pertsona inguruk dute ikusmen urritasunen bat. Horietako 60.000 itsu diren bitartean, gainerako 920.000 gizon-emakumek, biztanleriaren %2,1ak, ikusmen murriztua dute.
Gerturatzeko aplikazioak
Begisare elkarteak garatu dituen Tengo Baja Vision eta Tengo Baja Vision VR doako aplikazioak ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute. Probatu ahal izateko, partehartzaileak Tengo Baja Vision VR aplikazioa bere smartphonean deskargatu, frogatu behar duen sintoma eta bere garapen maila hautatu, mugikorra eskura izango dituzten VR betaurrekoetan sartu eta berauek jartzea besterik ez dute egin beharko.
Proiektuari buruzko informazio gehiago jaso eta VR betaurrekoen beharrik gabe mugikorraren pantailaren bitartez, simulazioa ikusi nahi izanez gero Tengo Baja Vision aplikazioa deskarga dezakete.
Aplikazio hauen sorkuntzarekin erta erakusketarekin, baita hauekin batera burutuko diren ekintzekin ere, elkartearen xedea guztiz itsuak izan gabe, ikusmen zailtasun handiak ditzuten pertsonen existentzia ezagutzera ematea da. Ezagutza honek eragin onuragarria izango du pertsona hauen bizitzan ikusmen murriztua duten pertsonentzako gizarte inklusibo eta integratzaileago bat izaten lagunduko baitu.
Bereizgarriaren esanahaia
Elkar ulertzea erraztu eta giza-interakziorakzioa hobetzeko asmoz, Begisare, ikusmen urritasuna duen pertsona ikusgarri egiteko sistema bat asmatzeko lanetan hasi zen, hain zuzen ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzeko.
Horrela, 2013ko abenduaren 17an sortu zuten Ikusmen murriztua dut bereizgarria eta txapa edota besoko gisa erabil daiteke eta ikusmen murriztua dut leloaz gain, begi berde baten bitartez irudikatzen da.
Inolako irabazi asmorik gabe estatu mailan ikusmen murriztuarekin loturiko kolektibo guztiak elkartzea du helburu, denok batera beharrezkoa den hedapena eman eta, azken finean, ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzioa erraztu ahal izateko.