Valentin Cruz argentinarrak Ordizia utzi du
Hutsune handia utziko du Valentin Cruzek Ordizian. Joko-zabaltzaile argentinarrak “bi urteko epealdi oparoa” egin du Ordizian, eta taldean puntu gehien egin dituenetakoa izan da, jaurtitzaile bezala sekulako emaitzak lortu eta gero. Cruzek erronka berriak ditu orain, ordea. Gaur bertan jakinarazi dio taldeari kontratua eten nahi duela, “proiektu berri bati” ekiteko. Ordizia Rugby Elkarteak azaldu du “datorren denboraldian ordezkatuko duen jokalariaren bila” hasi direla dagoeneko.