Irati Zubizarreta junior mailako Espainiako txapeldun
KIROLA // Euskal selekzioko mendi lasterketarien taldearekin junior mailako Espainiako txapelketa irabazi du berriz ere Irati Zubizarreta beasaindar gazteak. Hirugarren urtez jarraian jantzi du gazte mailako txapela. 20 urte ditu eta iaz Munduko Skyr...

Euskal selekzioko mendi lasterketarien taldearekin junior mailako Espainiako txapelketa irabazi du berriz ere Irati Zubizarreta beasaindar gazteak. Hirugarren urtez jarraian jantzi du gazte mailako txapela. 20 urte ditu eta iaz Munduko Skyrunning txapelduna izan zen 18-20 urte tarteko kategorian, Andorran jokatutako proban.