Ezkiotar bat hil da Izazpi mendian, ondoezak jota
Ezkio eta Zumarraga udalerrien arteko mendietan, gizonezko ezkiotar bat hil da, gaur. Goizean joan da mendi-buelta bat egitera, eta eguerdian etxera itzuli ez dela ikusitakoan, alarma eman eta bilaketa hasi dute lagunek eta SOS Deietako erreskate zerbitzuek. Izazpirantz joatekoa zen, eta bidean aurkitu dute, hilda. Antiora jaitsi dute gorpua, eta Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.
Hildakoa Pello Zaldua ezkiotarra da, eta Zumarraga-Urretxun bizi zena. Saminezko albistea berehala zabaldu da Urretxun, Zumarragan eta Ezkion, pertsona herrikoia eta ezaguna zelako Zaldua.