Beasaingo eta Urretxuko alkate diren Aitor Aldasoro eta Jon Luqui ere zerrendaburu izango dira udal hauteskundeetan
EAJk gaur goizean aurkeztu ditu 2019ko foru eta udal hauteskundeetarako hautagai batzuk. Gipuzkoako Foru Aldundia gidatzeko, oraingo ahaldun nagusi Markel Olano Arresen (Beasain, 1965) alde egiten jarraituko du. Laugarren aldiz izango da Olano ahaldungai nagusi: 2007an eta 2015ean diputatu nagusi izan zen, eta 2011n ere hautagai zen.
EAJren 25 hautagairen aurkezpena, 2019ko foru eta udal hauteskundeetarako, gaur. /Enekoitz Esnaola-Berria
Donostian egin du EAJren GBBren Lurralde Asanbladak bilera, gaur. Udal hauteskundeetarako, 24 hautagairen baieztapena ere eman dute. Tartean, Beasaingo alkategai Aitor Aldasoro Iturbe aukeratu du E
Gaur aurkeztu duten izenen zerrenda./Enekoitz Esnaola-Berria
AJk, eta Urretxuko alkategai Jon Luqui Albisua izango da. Biak ere 2015-2019 agintaldian alkate dira, Beasainen eta Urretxun. EAJk Goierrin beste hiru alkate ditu gaur egun (Lazkao, Legazpi eta Ordizia), baina horietako alkategairik ez dute gaur aurreratu.
24 alkategairen zerrendan, Goierrin jaiotako edo goierritar jatorria duten beste bi ere ageri dira: Eneko Goia Donostiako alkategai izateko (Gabiriako jatorria du), eta Maria Ubarretxena urretxuarra Arrasateko udalerako.