Caja Rural taldeko Alex Aranburu ezkiotarra, bere jarraitzaile taldearekin iaz, Ordizian. // A. Apalategi
Bost aste besterik ez dira falta Goierriko txirrindularitza zaleen hitzordu handirako. Uztailaren 25ean jokatuko dute Ordiziako Klasika, eta parte hartuko duten txirrindularien izen dantza hasita dago. Proba antolatzen duen Txapel Gorri elkarteak, Simon Yates, Lucas Hamilton eta Mikel Nieve Ordizian izango direla jakinarazi zuen duela aste batzuk. Orain, Cajar Rural-Seguros RGA eta Euskadi Basque Country-Murias taldeen txirrindulari zerrenda zabaldu du. Alex Aranburu eta Gorka Izagirre goierritarrak aurten ere bertan izango direla baieztatuta gelditu da.
Azken baieztapenak:
· Caja Rural-Seguros RGA. Alexander Aramburu, Jon Irisarri, Jonathan Lastra, Josu Zabala, Julen Amezqueta, Fabricio Ferrari y Nicholas Schultz.
· Euskadi Basque Country-Murias. Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Julen Irizar, Eduardo Prades, Hector Saez, Enrique Sanz y Garikoitz Bravo.
· Polartec Kometa. Wilson Peña, Juan Pedro López, Miguel Angel Ballesteros, Diego Pablo Sevilla, Patrick Gamper, Isaac Cantón y Juan Camacho.