Irribarria eta Albisu elkarrekin, Ordiziako jaialdian
Oraindik hilabete baino gehiago falta da Ordiziako Santa Ana jaiak hasteko, baina dagoeneko zehaztu dute festetako pilota jaialdiaren kartela. Izen handiko pilotariak bildu dituzte aurten ere, eta besteak beste, Altuna, Irribarria eta Albisu ikusteko aukera izango da. Gainera, Iker Irribarria eta Jon Ander Albisu goierritarrak elkarrekin ariko dira. Hau da karteldegia:
- Mendizabal-Ruiz / Ugalde-Jaunarena
- Irribarria-Albisu / Altuna-Martija