Lehen sorospen ikastaroa ere izango da, eta bietarako izena emateko epea zabalik dago
Itsason bi ikastaro egingo dituzte ekainean. Argindarraren faktura aztertzeko tailerra izango da lehenena, ekainaren 25ean, udaletxeko aretoan, 19:00etan. Bigarrena, lehen sorospenen ingurukoa, ekainaren 28an eta uztailaren 5ean egingo dute; tokia ez dute zehaztuko partaide kopurua jakin arte, ordutegia 18:00-20:00 izango da. Bietarako izen-ematea zabalik dago. Fakturen azterketari buruzko ikastaroan izena emateko azken eguna ekainaren 20a da eta lehen sorospen ikastaroan, ekainaren 22a.
Energia aurrezteko fakturak aztertzeko tailerrean parte hartu nahi duenak, bere fakturak eraman beharko ditu edo sakelakoa sarera lotzeko edo ordenagailu eramangarria. Lehen sorospen ikastaroa egiteko nork bere esterila eta boligrafoa eraman beharko du.