Legazpiko enpresak eredu sozial bat du oinarri; 46 langile ditu eta 36 bazkideak dira
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia arloko Sailburua Legazpiko Zorrotz enpresan izan da gaur, bisitan. Harekin batera Jon Azkue sailburuordea eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomia alorreko zuzendariak etorri dira. Enpresaren ereduari aitortza egin diote. Egun Zorrotzek 46 langile ditu eta horietatik 36 bazkideak dira. Enpresa horren eredua goraipatu dute, eta arrakasta duen erreferentziazko lantegi gisa aurkeztu dute.