Asier Zabaletaren Ertza dantza taldeak Max saria jaso du
Arte eszenikoen Max Sariak banatu dituzte bart gauean Sevillan (Espainia). Euskal Herriko bi konpainia izan dira sarituak, Kulunka antzerki taldea eta Ertza dantza taldea. Azken hori, Asier Zabaleta ezkiotarrak sortutako taldea da; Zabaletak berak zuzendu du Meeting Point ikuskizuna, eta orain, kaleko ikuskizun onenaren Max Saria jaso du. Lan horrek, umetan Euskal Herrira etorritako bi gazte brasildarren historia kontatzen du.
Saria jasotzerakoan, Zabaletak “proiektu honetan hasieratik sinistu” dutenei eskerrak eman dizkie, baita gurasoei eta gertukoei ere, horrelako momentuetan gogoan eta bihotzean dituela adieraziz. Eta Pellori, “lanbide eta bizitza zoro honetan beti euskarri sendoa” izateagatik.
https://youtu.be/3HgV4gL60h0