Bost herrien arteko 13. txapelketak baditu irabazleak
Aizkorpe bailarako Bost herrien arteko 13. pilota txapelketako finalak jokatu zituzten ostiralean, Zegaman. Txapelketa martxoan hasi zen, eta aurten guztira 85 haur eta gaztetxok parte hartu dute. Hauek izan dira maila bakoitzeko txapeldunak:
- Aurre-benjaminak A: Ekaitz Bravo eta Igor Iparrragirre (Segura).
- Aurre-benjaminak B: Eneko Ormazabal eta Iurgi Landa (Zegama)
- 1. urteko benjaminak: Luken Goiburu eta Mikel Ezkerra (Segura).
- 2. urteko benjaminak A: Oinatz Otaegi eta Abiot De Prado (Zegama).
- 2. urteko benjaminak B: Aratz Berasategi eta Eneko Goiburu (Segura).
- Alebinak: Markel Imaz eta Aritz Mintegi (Idiazabal).