Bilera ostiralean egingo dute udaletxean eta helburua ezkiotarren ekarpenak jasotzea da
Ezkioko Udalak etxebizitza politikari buruzko bilera bat deitu du. Bilera ostiralean izango da, 19:00etan udaletxean. Herritarren beharrak zeintzuk diren ezagutu nahi dute, baita ekarpenak jaso ere.
Aurretik Ezkioko Udalak etxebizitza tasatuen eraikuntza bultzatu du eta bizilagunentzat, erosteko garaian, onuragarria izan zela diote udaletik. Aurrera begirako norabidea zehaztea da etziko bileraren helburua.