Larunbatean eguerdian elkartuko dira Legazpiko Euskal Herria plazan eta, hasteko, talde argazkiak egingo dituzte
Ilintxa futbol taldea preferentera igo da aurten, eta La Salle eskubaloi taldea Gipuzkoako ligan lehena geratu da. Bi lorpen horiek ospatzeko, bi klubak elkarrekin aterako dira kalera larunbatean, halako jaitxo bat egitera.
Eguerdian elkartuko dira Euskal Herria plazan, nor bere klubeko elastikoarekin eta talde argazkiak egingo dituzte. Gero trikitilariekin batera poteoa egingo dute elkarrekin. Lehenengo aldia da halako ekintza bat egiten dutela. Xabier Aldama Ilintxako lehendakariaren hitzetan, «nork bere aldetik egin beharrean, elkarrekin eta kalean ospatu nahi dugu aurten lehenengoz».