Alebin mailako pilotari onenaren saria jaso du Ordiziako Aratz Otaegik Errenterian
Indartsu ari dira Ordiziako Txapagain pilota elkarteko pilotari gazteak, izan ere, atzo, asteartea, 24. J. A. Zuloaga Memoriala jokatu zuten Errenterian eta Aratz Otaegi ordiziarra, Gaztelekuko (Andoain) Aitor Arrillagarekin batera txapeldun izan ziren. Urretxuko Unax Babarro eta Oier Ibarluzearen aurka joaktu zuten eta 18-13 izan zen emaitza. Otaegik gainera, alebin mailako pilotaririk onenaren saria ere eraman zuen.
Ordiziako pilotariak egiten ari diren denboraldi bikainaren lekuko da, datorren asteburuan jokatuko dituzten partidak. Etzi, ostirala, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalak jokatuko dituzte alebin eta infantil mailan. Txapagaineko Oier Urbizu eta Ioritz Zarrabeitiak, Azkoitiako Aldazabal eta Egañaren aurka neurtukop dituzte indarrak. Infantil mailan berriz, Andoiain eta Hernaniko pilotariak arituko dira titulua eskuratzeko lehian. Partidak 20:00etan hasita jokatuko dituzte.