Beasainek Unai Aranbarri fitxatu eta bi gazte mailaz igo ditu
Beasain Kirol Elkartea hasi da datorren denboraldia prestatzen. Urtzi Arrondok taldea utzi eta gero, Jose Luis Ribera entrenatzaile azkoitiarrak hartu du taldearen gidaritza. Baina ez da aldaketa bakarra izan. Klubak jokalari berri bat fitxatu du: Unari Aranbarri. Bigarren taldeko Eñaut Mendia eta Juan Gerardo Ramirez ere lehen taldean ariko dira.
Unai Aranbarri azkoitiarra da, eta 13 urtez Anaitasuna taldean jokatu du. Azken urteetan taldeko kapitain eta erreferente garrantzitsuenetako bat izan da.
Juan Gerardo Ramirez berriz, jubenil mailako taldetik dator, eta lehen taldearekin jokatuko du 2018-19 denboraldian. Eñaut Mendiak ere bigarren taldeko fitxa du, nahiz eta lehen taldearekin ere jokatu izan duen. Datorren denboraldian, 3.mailako taldeko kide izango da, ofizialki.
Baja garrantzitsuak ere izango ditu aurten talde txuri-urdinak. Izan ere, Aiert Ordoñez eta Javi Quintana erretiratu egin dira aurten, eta Joanes Otamendi Lagun Onak taldera joan da.
Aritz Imaz kapitainak berriz, taldean jarraituko du, baita Pablo Balerdik eta Ivan Claverrek ere. Horiez gain, klubak kontratua berritu die klubeko hainbat jokalariri: Jon Zubeldia, Iban Balerdi, Iñigo Izagirre, Jon Iglesias, Mikel Aizpurua, Ibon Gonzalez eta Ion Iturbe dira.