'Biblioporrak' gida atera du Legazpiko Udal Liburutegiak
Irakurketa, musika eta film gomendioak bildu dituzte, udako eskaintza gisa
Legazpiko Udal Liburutegiak Biblioporrak gidan bildu ditu udako hainbat eta hainbat gomendio. Irakurgaiak, filmak eta musika gomendioak ekarri dituzte gidara eta guzti-guztiak liburutegiaren funtsetan daude, legazpiarren eskura.
Adin ezberdinei zuzendutako materialak dira, euskaraz zein gaztelaniaz idatzikoak, eta uda partean mailegatzeko pentsatutako bilduma da. Urtero egin ohi dute halako hautaketa bat liburutegian legazpiarrei eskaintzeko, eta zerrenda ikusgai dago Legazpiko Udaleko webgunean, legazpi.eus.
Udako ordutegiak
Legazpiko Udal Liburutegian udako ordutegiak ezarri dituzte jada. Ekainaren 18tik abuztuaren 31ra arte, liburutegia goizez baino ez da zabalik egongo. Hain zuzen, 10:00etatik 14:00etara irekita dago.













