Kontzertua egingo dute igandean San Migel ermitan
Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek joko dute, Burdinolak antolatu du
Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek kontzertua egingo dute igandean San Migel baselizan. Kontzertua Burdinola elkarteak sustatu du azken urteetan ikasturtearen amaierarekin batera. Klarinete, saxofoi eta flauta taldeek joko dute, baita soinujoleen orkestrak ere. Emanaldia 12:00etan hasiko da.













