Beasain La Manadaren auziaren aurka
La Manadako bost kideak baldintzapeko askatasunarekin kalera aterako direla jakin eta gero, erabaki horren kontrako adierazpenak ugariak izan dira, baita Goierrin ere, eta Beasainen, esaterako, elkarretaratzea egin dute 20:00etan Bideluze plazan. Beasaindarrak “Justizia kapitalistaren aurrean, herriak epaituko zaituzte!” lelopean elkartu dira epai horren kontra protestatzeko.
Lazkaon, berriz, bertako talde feministak elkarretaratzea dietu du biharko, “Ez dago gure hitza epaituko duenik” leloarekin. Lazkaoko plazan egingo da bilkura, bihar, 19:00etan.