Etxerat elkarteak gaur egin du Kinkea sariketaren 2. edizioko zozketa, Andoainen. Lehenengo saria, 20.000 euroko ordaina duena, Ataunera joan da. Han saldu zen 2811 txartel irabazlea. Beste 138 diru-sari ere banatuko dituzte: 5.000ko hiru sari, 1.000ko hamabost, 500eko hogei eta 100 euroko ehun. Zenbaki sarituen zerrenda
kinkea.eus webgunean dago.
Javier Etayo
Tasio marrazkilariak eginiko litografia baten 20.000 ale saldu dituzte Kinkea sariketarako; sarien zozketan parte hartu dute erosleek.
ç

Kinkea zozketako lehen saria jasoko duen zenbakia, 2811, Ataunen saldua./Hitza