Maria Redondo legazpiar abeslariak egingo du ohorezko sakea Mustiren oroimenezko partidan
Larunbatean Musti Mujikaren oroimenezko 14. partida jokatuko dute Zumarragako Argixao estadioan. Urtero bezala, Realeko eta Urolako beteranoek jokatuko dute. Ohorezko sakea Maria Redondo legazpiarrak egingo du. Gazte honek ETB1eko Bago!az
Larunbatean Musti Mujikaren oroimenezko 14. partida jokatuko dute Zumarragako Argixao estadioan. Urtero bezala, Realeko eta Urolako beteranoek jokatuko dute. Ohorezko sakea Maria Redondo legazpiarrak egingo du. Gazte honek ETB1eko Bago!az artista lehiaketa irabazi du.
Partida 11:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Talde bakoitzean 32 urtetik gorako hamaika lagunek jokatuko dute.
Berdintzen badute, penaltiak jaurtiko dituzte. Talde bakoitzak hiru penalti jaurtiko ditu. Berdinketak jarraitzen badu, talde bakoitzak penalti bana jaurtiko du bi taldeetako batek kale egin arte.
Ordu erdiko bi zati jokatuko dituzte eta 10 minutuko atsedenaldian Secundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleek ikuskizuna egingo dute. Partidaren ostean, 12:45ean, Musti gogoratuko dute eta sariak banatuko dituzte.
Iaz Reala nagusitu zen. 1 eta 0 irabazi zion Urolari. Gola Yoni Cuyami donostiarrak sartu zuen. Talde txuri-urdinarekin Esnaola, Uria, Larrañaga, Fuentes, Zudaire, Orbegozo, Loinaz, Bakero, Gorriz eta Roteta beteranoek ere jokatu zuten, besteak beste.
Partida hau Musti Taldeak antolatzen du, urtero. Goierritar guztiei larunbatean Argixaora gerturatzeko gonbita luzatu diete.