Musti Mujikaren omenezko partida iruditan
Musti Mujika zenaren omenezko XIV. Memoriala jokatu dute Urolako eta Realeko beteranoek gaur eguerdian Zumarragako Argixao zelaian. Maria Redondo legazpiar gazteak egindako ohorezko sakearen ondotik hasi da partida. Lehen zatia
Musti Mujika zenaren omenezko XIV. Memoriala jokatu dute Urolako eta Realeko beteranoek gaur eguerdian Zumarragako Argixao zelaian. Maria Redondo legazpiar gazteak egindako ohorezko sakearen ondotik hasi da partida. Lehen zatia banako berdinketarekin bukatu da, eta atsedenaldia Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek girotu dute dantza eginez. Bigarrenean ez da golik izan, eta penaltietan Reala nagusitu da (3-2).
Lagunarteko norgehiagokaren ondoren, oparien txanda iritsi da. Musti taldekoek lore sorta bat oparitu diote Rosario Izagirreri (Musti zenaren ama), Zumarragako eta Urretxuko udal ordezkari banak oroigarri eman diote ondoren Urolako kapitainari, eta Izagirre bera izan da Realekoei garaikurra eman diena. Haiek, bueltan, Realeko 14 zenbakidun kamiseta oparitu diote. Maria Redondok ere jaso ditu opariak: Bagoaz! kantu lehiaketaren irabazle izan dela adierazten duen plaka bat eta bere izena daraman Realeko elastikoa.