Kuadrillen arteko jokoak egin dituzte eguerdian.
Giro apartarekin ospatzen dira Seguran San Joan jaietako kuadrilla eguna. Kriseilu taldearen txistu hotsek esnatu dute herria goizean, eta eguerdian The Joselontxos txarangak girotu ditu kaleak. Bitartean, 2018ko Kuadrilla lehiaketa egin duten plazan, alpargata saskiratze, eta txapel eta penalti jaurtiketak eginez. Orduotan, bazkalondoaz gozatzen ariko dira, eta arratsaldean eta gauean disko festa izango dute Iñigo Etxenikerekin, eta txosnetan, Bake faltsua, Sukarra 37 eta Guri5 taldeen kontzertua. San Joan bezpera ere badenez, suaren bueltako akelarrea ere egingo dute. Beste bi festa egun dituzte aurretik Seguran.