Gaueko Ibilaldi Mitologikorako tokia hartu behar da aurten
ATAUN // Ataunen uztailaren 14an egingo dute VII. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Jentilbaratza elkarteak aldaketa batzuk egin ditu antolakuntzan. Ikusle kopurua mugatu du, eta sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira. Atzo ireki zuten webgunean (jentilene...
Ataungo Gaueko Ibilaldi Mitologikoak azken urteetan izan duen harrera ikusita, Jentilbaratza elkarteak aldaketa batzuk egin ditu antolakuntzan. Ikusle kopurua mugatu egin du, eta sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira. Horrekin, beste urteetako jende pilaketak ekidin nahi dituzte.
Aurten 7. urtea beteko du Ataungo Gaueko Ibilaldi Mitologikoak. Agauntza errekaren ondotik doan oinezko bidean zehar, Ataungo mitologiaren pasarteak antzeztuko dituzte herritarrek. Uztailaren 14an egingo dute ikuskizuna, eta atzotik, zabalik dago izen-ematea. Ataungo ohiko lekuetan edo Jentilenetorrera.eus webgunean apuntatu daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.