Abiatu da aurtengo Uztakale Legazpin
Txan magoak ikuskizuna eskaini zuen atzo, gaur Diablues&Blucifer taldearen kontzertua dago eta bihar Kukai Dantza eta Bordas Brosen dantza ikuskizuna
Atzo ekin zioten aurtengo Uztakaleri. Haurrentzako jolasak eta Txan magoaren ikuskizuna izan ziren apar festaren aurretik, Azokan. Gaur, Laubide auzoan kontzertua egingo du Diablues&Blucifer taldeak, 19:00etan. Bihar, Topa ikuskizuna eskainiko dute Kukai Dantza eta Bordas Bros taldeek Kale Nagusian, 19:30ean; eguraldi txarra eginez gero, Azokan.
Egitaraua
· Asteazkena: 19:00etan, Diablues&Blucifer taldearen kontzertua, Laubide auzoan. · Osteguna: 19:30ean, Topa Kukai dantza eta Bordas Bros, Kale Nagusian. · Ekainak 29, ostirala: 22:30ean, Ikatza elkarteko kideen lanekin ikus-entzunezkoa, azokan. · Uztailak 3, asteartea: 17:00-20:00 artean, jolas parkea eta haur eta gazteentzako tailerrak, Laubiden. · Uztailak 4, asteazkena: 19:30ean, Mr. Pichichi, Philoteajole Ciakaleko antzerki taldea, Laubiden. · Uztailak 5, osteguna: 19:00etan, La Basu rap abeslariaren kontzertua, Gernika plazan. · Uztailak 6, ostirala: -19:30ean, Ez da kasualitatea bertso emanaldia, Agirre Etxeberri parkean. -22:30ean, Ikatzaren II. Ikus-entzunezkoa. Gaia: Legazpi. Azokan. · Uztailak 10, asteartea: Haur eta gaztetxoen parkea Azokan eta Euskal Herria plazan (17:00-20:00). · Uztailak 11, asteazkena: 19:00etan, Moltovivace Brass Band, Laubiden. · Uztailak 12, osteguna: 19:30ean, Haiek naiz, Rojo Telon zirku eta antzerki taldea, Kale Nagusian. · Uztailak 13, ostirala: -19:30ean, Baratze bat nahi dizut egin lelopean, saharar herriarekin elkartasun jaialdia, Bikuña kiroldegian. -22:30ean, Ikatzaren III. saioa. Gaia: Natura. Azokan. *Ekintza gehiago uztailaren 20ra arte.













