Iker Azkarate txirrindulari lazkaotarra, Lazkaomendin ateratako argazkian // Argazkia: Euskadi Fundazioa
Iker Azkarate txirrindulari lazkaotarrak Ordiziako Klasika jokatuko du aurten.
Euskadi Team taldearekin etorriko da. Izan ere, talde horrek eta
Euskadi Basque Country-Muriasek, Ordiziara ekarriko dituzten txirrindularien berri eman dute.
Azkarate aurten hasi da Euskadi Fundazioarekin, eta Mallorcako Challengean zen debuta egitekoa, baina gaixotasun bat tarteko, atzeratu egin behar izan du. Bere ilusioa, “etxeko lasterketak egin ahal izateko prest” egotea zen orduan, “batez ere Ordiziako Klasikoa, ilusio handia” egiten baitio. Amets hori beteko du uztailaren 25ean.
Hasieran hala iragarri bazuten ere,
Gari Bravo azkenean ez da Ordiziako irteeran izango. Mina hartuta dago lazkaotarra, eta sare sozialetan iragarri duenez, Donostiako Klasikoan itzuli nahi du errepidera; hurrengo helburua berriz, Espainiako Vuelta izango du.
Delko Marseille Provence KTM
· Javier Moreno, Delio Fernández, Angel Madrazo, Romain Combaud, Jhon Anderson Rodriduez, Julien Trarieux, Evaldas Siskevicius.
Euskadi Basque Country – Murias (aldaketak)
· Cyril Barthe, Sergio Samitier, Julen Irizar, Beñat Txoperena, Fernando Barcelo, Enrique Sanz y Oscar Rodriguez.
Team Euskadi
· Txomin Juaristi, Juan Antonio López – Cozar, Iker Azkarate, Ibai Azurmendi, Diego López, Gotzon Martín, Egoitz Fernández.