Goierriko IX. Udaberri pilota txapelketak eman du aurtengoa. Lazkaoko plazako frontoian hiru final jokatu zituzten, larunbat arratsaldean; baita maila bakoitzari zegozkion 3. eta 4. postuetarako partidak ere. Benjaminen 1. urtean Eki Munduate-Anartz Ja...

Goierriko IX. Udaberri pilota txapelketak eman du aurtengoa. Lazkaoko plazako frontoian hiru final jokatu zituzten, larunbat arratsaldean; baita maila bakoitzari zegozkion 3. eta 4. postuetarako partidak ere. Benjaminen 1. urtean Eki Munduate-Anartz Jaular dira garaile, Iraitz Askarai-Unax Iturberi irabazita (18-13). Benjaminen 2. urtean, Oier Izagirre-Iñigo Alberdi 18-12 nagusitu zaizkie Jurgi eta Enaitz Landari. Alebinetan, Eneko Monreal-Unax Madina dira txapeldun, Iñaki Barandiaran-Manex Esnaolaren aurka (18-6). Sariak emateko Patxi Ruiz pilotari ohia eta Jokin Altuna buruz buruko txapelduna joan ziren. Zortzi herritako 91 haurrek parte hartu dute txapelketan, maiatzean eta ekainean.