Zaldibiako Gazte Asanbladak antolaturiko 21. Gazte Festen egitaraua bihar hasiko da. Estereotipoak hautsi hitzaldia egingo dute (17.30), kalejira gaztetxera ondoren (19:00), eta arkakuso jaitsiera han. Musika eskolakoen kontzertua (20:15), patata-torti...
![GazteFestak4](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/07/GazteFestak4.jpg)
Zaldibiako Gazte Asanbladak antolaturiko 21. Gazte Festen egitaraua bihar hasiko da.
Estereotipoak hautsi hitzaldia egingo dute (17.30), kalejira gaztetxera ondoren (19:00), eta arkakuso jaitsiera han. Musika eskolakoen kontzertua (20:15), patata-tortilla lehiaketa (21:00) eta bideo emanaldia dituzte biharko gai.
Egitarauaren egitura aldatu dute, aurtengo. Sagardo dastaketa eta sasipilotariko finalak larunbatean izango dira. Ostiralean, bazkaria ogitartekoekin Joxepanen (14:30), baltsa jaitsiera errekan (16:30), Ttek elektro-txaranga (19:30), Inguma eta Azken Sustraiak taldeak (23:00) daude.
Hamabost sagardo edateko
Jendetza handia erakarri ohi du sagardo dastaketak. Hamabigarren ekitaldia izango du, larunbatean. Hamabost sagardotegitako edariak aterako dituzte, 20:00etan hasita, plazan.
Aurrez, 18:30ean jokatuko dituzte pilota txapelketa herrikoiaren finalak. Gauean (23:00), Tokan2 La Polla eta Iratzar taldeek joko dute. Ohiturazko errekako bainua ere hartuko dute, Jupiter deritzon putzuan, goizean.
Patata-tortilla lehiaketarako txartela aurrez erosi behar da (5 euro, Joxepanen). Baltsa jaitsierarako ere izena eman behar da.