Gaur hasi eta larunbatera arte, festa giroan murgilduko dira Ezkiagan, Arriaranen eta Zapatari kalean. Ezkiagan, San Pedro bezperan, gaur, 10:30etik 15:30era, puzgarriak, 17:30ean apar festa eta 19:00etan buru-handiak eta txistulariak izango dira. 20...
Aizkolarien saioa Arriaranen, 2016ko festetan. // Argazkia: Loinaz Agirre
Gaur hasi eta larunbatera arte, festa giroan murgilduko dira Ezkiagan, Arriaranen eta Zapatari kalean. Ezkiagan, San Pedro bezperan, gaur, 10:30etik 15:30era, puzgarriak, 17:30ean apar festa eta 19:00etan buru-handiak eta txistulariak izango dira. 20:00etan, txistorra eta sardina janaren txanda izango da eta 22:00etan, San Pedro sua piztuko dute. Larunbatean, berriz, 14:30ean, bazkari herrikoian elkartuko dira auzotarrak. Iluntzean, 19:00etan txokolate jana eta 19:30ean buruhandiak izango dira.
Arriaranen, bihar
Arriaranen ere, bihar, San Pedro egunean, izango dituzte aurtengo festa ospakizunak. 11:00etan, harrera egingo diete udal agintariei, meza nagusiaren aurretik. Ondoren, luntxa izango da bertaratzen direnentzat, trikitilariek alaituta.
13:00etan, herri kirol saioa izango da. Aitor Urdangarin harri jasotzen ariko da eta, Angel Arrospide eta Xabier Zaldua, Xabier Dorronsororen eta Iñaki Azurmediren aurka aizkoran. Ondoren, 14:00etan, bazkaria izango dute arriarandarrek.
Arratsaldean, 17:00etan mus eta punttu txapelketak, 18:00etan haur jolasak eta 20:00etan toka txapelketa izango dituzte. 21:00etan, Arriantxo erreko dute eta 21:30ean, azkenik, afaria eta trikitilariak izango dira.
Zapatari kalean
Zapatari kalekoek bihar, 22:30-ean, mus txapelketarekin hasi eta larunbatean izango dute egun handia: 11:00etan, haur jolasak, 12:00etan angelusa, 13:30ean haurren bazkaria eta 14:30ean bazkari herrikoia izango dituzte. Bazkariko txartelak Kikara, Niza eta Irizarren daude salgai (haurrak 8 euro, helduek 15 euro).
Arratsaldean, haurrentzako ludoteka, 16:30ean zozketak eta helduentzako jolasak eta 18:00etan VI. Zapata jaurtiketa txapelketa egingo dute. Egun osoan musika izango da.