
Zahartze aktiboa helburu duen Beasaingo
Ondo ibili, ondo izan proiektuak atseden hartuko du irailera arte. Gaur izan dute ikasturteko azken saioa eta ekitaldia, aterki bana oparitzat jasota eta hamaiketakoarekin sabela beteta amaitu dute eguna.
Aurtengo ikasturtean ibilaldi gehienetan parte hartu dutenak Angel Repes, Mª Luz Larraona eta Jose Moure izan dira.
Irailerako asmo berriak dituztela aurreratu dute udal ordezkariak.