Beasaingo Udalak Ekainaren 28ko Adierazpen Instituzionala onartu du
Larunbatera arte Igartzako jauregia ostadar kolorez argiztatuko dute.

- ? Gizaeskubideekindugunkonpromisoaberrestendugu,baitaaniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden barrerak gainditzeko gure erabakia.
- ? Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Horrela lortuko dugu gure herriak gune seguruak izatea aniztasun sexualarentzako bere adierazpen guztietan.
- ? Edozein motatako erasoa gaitzesten dugu gure udalerrietan; indarkeria fisikoa edota hitzezkoa, umiliazioa edota LGTBIQ pertsonekiko gutxiespena. Horregatik, konprometitzen gara:
- a) Askatasun sexualaren alde lan egiten duten taldeei eta elkarteei eta zehatzago, LGTBIQ kolektibo eta berdinasunaren arloan lan egiten dutenei gure laguntza eskaintzera
- b) Herritar guztiei zuzendutako sensibilizazio eta kontzienziazio kanpainak bultzatzera.
- c) Ekainaren 28ko alkarrikapen eta ospakizuna ikusgai egitera; horretarako Igartzako jauregia ortzadar argiz piztuko da eta gainera urtetik-urtera LGTBIQ kolektiboaren eskubide eta askatasunerako ekintzak gehitzen joango dira.
- d) LGTBIQ Kolektiboa identifikatzen duten taldearen sinboloak agerian jartzeko gero eta espazio gehiago jartzera, horretarako herriko paisaiarekin bat egin eta aldarrikapena urte osoko ekintza izan dadin.